Ikara eragin zuen jaien hasierako suziriak. Elizatik bota zuten, kostata atera zen eta gorako bidean zintzilikarioen kontra jo eta Dema plazara erori zen suziria. Jendartean eztanda egin zuen eta beldurra eragin zuen bertan zirenen artean. Zorionez, ez zen ezer larririk gertatu eta jaiak aurrera jarraitu zuen.