Amaitu berri diren Santixabeletan, ekainaren 30ean ospatu zen Haurren Eguneko antolakuntza taldeak, zehaztasun guztiak lotzen lagundu zutenak eskertu nahi dituzte. Honako oharra helarazi dute NOAUA!ra:
Aurtengoan Santixabelak urte hasieratik hasi ditugu guk. Seme-alabek ekarri ziguten ikastolako papertxo batean berria, umeen eguna antolatzeko gonbitea alegia. Hau ere guri tokatu behar eta jo! eta honelakoak esanez hasi baginen ere orain gustora gaude egindako lanarekin eta honek emandako emaitzarekin batez ere.
Eskerrak eman beharrean gaude inguruan izan ditugun laguntzaileei. Hala nola, egunean bertan izan ditugun bolondresei, DBH3 eta DBH4-ko ikasleak, taldean ginenen familiarteko eta lagunei goizeko ginkanako frogak antolatzen laguntzeagatik, Udarregi ikastolako Eli,Ibon eta Begoña irakasleei, umeen taldeak antolatzeagatik eta laguntzeko bolondresak topatzeagatik, Arantxa eta Enriqueri argazkiekin laguntzeagatik, Bordatxo esneaki txokolatea garraiatzeko marmitak uzteagatik, eta baita Iparlat, Artetxe, Barrenetxe eta Sarriegi patatak entrepresei krisi garai hauetan ere bere ekarpena egiteagatik (yogur eta natilak, zeliakoentzat kakaoa, kakaoa eta txokolatea egitea eta patata poltsak).
Eskerrik asko guztiei! Zuen guztien laguntzarekin egun pasa eder bat antolatu eta gozatu ere egin bait degu gure seme-alabekin batera. Datorren urteetan ere horrela jarrai beza.
SANTIXABELETAKO UMEEN EGUNA ANTOLATZEKO TALDEA.