Ekaina amaieraz geroztik zabalik dago Alkartasuna Kooperatibako egoitza berria. Atallu industrialdean kokatzen da, 26. zenbakian. Saltokia irekia den arren, oraindik ez dute inauguratu, ospakizun ekitaldiok datorren uztailaren 16an ospatuko dira. Deituak dituzten hitzorduak uztaileko hirugarren larunbat goiz eta eguerdian burutuko dira, egoitza berriaren parean.
11:00 Aizkolariak.
12:00 Dantzarien agurra, bertsolarien saioa.
12:45 Gizon proba; Orioko gizon proba taldea Etxetxoko behorraren kontra, 1.000 Kg-ko harriarekin. Txekor errea eta txorizo egosia banatuko dira dohain. Sagardoa, ardoa eta muztioa ere emango dira. Trikitilariak arituko dira goiz osoan.