Santioetan ospatuko den dantzaldi musikalean, izen ematea zabalik

Noaua Aldizkaria 2011ko uztailaren 6a

Herritarrak protagonista izango dituen dantzaldi musikala antolatzen ari da Zubietako Jai Batzordea, datozen Santioetarako. Ekitaldia, uztailaren 24an ospatuko da, arratsaldeko 18:30etan Zubietako plazan. Ekimenera banaka edo taldeka aurkeztu daiteke. Taldeka bada, gehienez bost kideez osaturikoa izan beharko du. Emanaldiak epaimahai batek baloratuko ditu eta adinaren araberako hiru sari banatuko dituzte: 12 urte artekoen mailan, Txiki Parken askaria eta festa; 12-19 urte artekoenean, Barazarren afari merienda. Eta 20 urtetik gorakoen artean, asteburua oparituko da nekazal-turismo batean. Dantzaldi musikalean izen emateko epea zabalik egongo da, uztailaren 22ra arte, honako telefono zenbakian: 626 735 354. “Animatu eta parte hartu!” deitzen diete antolatzaileek herritarrei.


Santioak aurten uztailaren 23an hasiko dira, eta San Inazio egunean amaitu, hilaren 31n.