Judo taldekoen erakustaldia, gaur arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 6a, 00:00

Maiatzean ireki ziren Oiardo Kiroldegiko instalakuntza berrituak, hilabeteetako lanen ostean. Inaugurazio moduan, tatami berria dutelako, Judo Klubeko kideek erakustaldi saioa antolatu dute asteazken honetarako, uztailaren 6rako. Ekitaldi irekia izango da, judokoen klase egun bat nolakoa den ezagutzeko aukera egongo da, gaur, 19:30-20:30 artean, Kiroldegian.