Itaya gazte taldea, euskaltegian bilduko da gaur arratsaldean

Noaua Aldizkaria 2011ko uztailaren 6a

Ekainaren 17an burutu zuen aurkezpen saioaren ostean, Itaya gazte taldeak asteazken honetarako, uztailaren 6rako bilera deitu du 19:00etan, Etumeta-AEK euskaltegiko egoitzan. Gazteek detektatu dituzten arloz arloko arazoak biltzen dituen diagnosia egin ostean, bilgunekoen hurrengo pausoa, gazte programa bat osatzen hastea izango da.