Santixabelek utzitako arrastoa irudi bidez jasota datorkigu aste honetako NOAUA!. Egunez egun izan diren hainbat ekitaldietako pasarteak bilduta gelditu dira modu horretan. Argazki gehiago ikusteko aukera dago web orri honetako "Argazkitegia" atalean. Ekitaldietako batean, bertso saioan parte hartu zuen zubietar bertsolari gazte Asier Azpirozi eginiko elkarrizketa ere badakar zenbaki honek.
Legegintzaldi berriko lehen osoko bilkurak emandakoaren berri ere jasotzen du NOAUA! honek. Datozen ekitaldiei begirako bi iragarpen egiten dira; Alkartasuna Kooperatibako egoitza berria inauguratuko baita uztailaren 16an eta 17an Joxe Antonio Altuna omenduko da. Auzoetako berri, kronisten eskutik edota azken kirol txapelketetako emaitzekin osatuko da uztailaren 8koa. Pdf formatuan web orrialde honetatik deskargatzeko moduan dago jada.