Haur ikuskizuna antolatu dute Zubieta Lantzenekoek, larunbaterako

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 11a, 00:00

Patata tropikala taldearen “Amona Joxeparen istorioak” ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da larunbat honetan, uztailaren 16an, Zubietan. Arratsaldeko 17:00etan hasiko den ekitaldiaren inguruan antolatzaileek, Zubieta Lantzen bilguneko kideek aurreratu dutenez, "antzerkia, magia eta txotxongiloez gain, buruhandi, bertso eta abarrez gozatzeko parada izango dugu istorio koloredun eta dibertigarri honetan”. Bi pertsonaia nagusi izango ditu antzezlanak; Merlin aztia eta amona Joxepa. “Herriz herri joaten dira beraien ikuskizuna egiteko. Bertan, magia egiten du Merlin aztiak eta ondoren, amona Joxepa dator “Bi azeritxo”ren istorioa kontatzeko asmoz”, adierazi dute antolakuntzatik, animaliak errespetatzeko pentsatua dagoen istorioa dela gaineratuz.