San Marko Mankomunitatean ere Bilduk izango du gehiengoa

Noaua Aldizkaria 2011ko uztailaren 12a

Gipuzkoako Mankomunitaterik handienean, San Markon Bilduk izango du gehiengoa. Hala gertatuko da, joan den ostiralean Donostiako Udalean burutu zen legegintzaldi berriko lehen osoko bilkuran San Markorako ordezkaritza erabaki ostean; Bilduko Nora Galparsoro eta PSE-EE-ko Denis Itxaso izan dira hautatuak. Oraindik Urnieta eta Lasarte-Oriako Udaletan zer gertatuko den jakiteke izan arren, Bilduk ziurtatua du gehiengoa San Marko Mankomunitatean, baita Gipuzkoako beste Mankomunitate hauetan ere; Debagoienean, Sasietan, Tolosaldean, Urola Kostan eta Urola Erdian. Aldundia ere Bilduren esku egonik, koalizioak Partzuergoan ere gehiengoa izango du.

Iturria: Gipuzkoa Zero Zabor, berria.info.