Obrak tarteko, zenbait garraiobide publikoren geltokiak lekuz aldatu dituzte

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 14a, 00:00

Bordatxo gaineko etxean eta aurreko errotonda parean obretan ari dira egunotan. Zubiaurrenea kaletik Bordatxo aldera igo daiteke, baina errotondari buelta ematen bazaio, ezin da kale beretik autoz jaitsi. Kaxkotik irteteko, San Inazio aldera jo behar da. Autoen trafikoan soilik ez, lan hauek garraiobide publikoan ere eragiten ari dira. Orain arte, Bordatxo aurrean geratzen ziren bus-taxiak eta Donostiako ospitaleetara joateko autobusek, aurrerantzean, Laurok liburu denda ondoan izango dute geltokia. Ordutegiari dagokionez ere, kontuan hartzeko ohar bat; gogoan izan, landa eremua Kaxkoarekin lotzen duen bus-taxi zerbitzua uztailean zehar goizez bakarrik ibiliko dela, 7:30etan, 10:30etan eta 13:00etik aurrera. Arratsaldetan ez da zerbitzurik izango, ezta abuztu osoan ere. Irailetik aurrera, ohiko ordutegira itzuliko da bus-taxi zerbitzua.


Burutzen ari diren lan hauek amaitzean, Zubiaurrenea kalea norabide bakarrekoa izango da autoentzat, eta oinezkoek ibiltzeko tarte handiagoa izango dute.