Joxe Antonio Altuna omenduko da, igande honetan

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 15a, 00:00

16 urtez Usurbilgo alkate izan zen Joxe Antonio Altuna omendua izango da, igande honetan, uztailaren 17an. Usurbilgo Ezker Abertzaleak omenaldi herrikoia prestatzeko lanetan jardun du asteotan, hain zuzen, herritarrek Altuna eta bere senideak omentzeko aukera izan dezaten. Etzi ospatuko den ekitaldia, eguerdiko 12:00etan hastekoa da Sutegin eta jarraian, ekitaldi nagusia Dema plazan burutuko da.

 

Usurbilgo Ezker Abertzaletik iragarri dutenez, “Joxe Antonio Altunak jasotzen duen izaera azalerazten saiatuko gara”. Bere ibilbideko hainbat une gogoraraziko dira, intsumisio eta Udalbiltza garaiak tartean. Hurbileko alkatea izan zenez, “usurbildarrek hurbiletik agurra ematea” da omenaldiaren helburua. Herritarrei omenaldian parte hartzera deitzen die Usurbilgo ezker abertzaleak: "Goazen guztiok eta eman diezaiogun merezitako omenaldia!".