Omenaldi hunkigarria egin diote Joxe Antonio Altunari

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 17a, 00:00

Joxe Antonio Atunak omenaldi sentitua jaso du gaur. 16 urtez Usurbilgo alkatea izan zena martxoaren 7an zendu zen eta, gaurkoan, Ezker Abertzaleak ekitaldi baten bidez omendu nahi izan du. Ekitaldia Sutegin hasi da. Txiki geratu da kultur aretoa eta jende asko kanpoan geratu da. Argazki zein bideo irudiz osaturiko proiekzio bat eskaini dute bertan.

Sutegikoa amaitu denean, albokaren doinuari jarraituz egin dute frontoirako bidea. Joxe Antonio Altunaren irudi batek edertu du frontoian ipini duten oholtza.

Usurbilgo Ezker Abertzaleak antolatu duen omenaldi honetan, partehartze handia izan dute Joxe Antonio Altunaren lagunminek. Bertso eta dantza saio bidez agurtu dute Joxe Antonio Altuna. JoxAnton Artzek ere hartu du parte eta ikusleen artean Ezker Abertzaleko hainbat kide zeuden, tartean, Rufi Etxeberria, Ino Galparsoro eta Xabier Zubizarreta. Hauekin batera, Mertxe Aizpurua alkatea.

Une hunkigarri asko izan dira eta ekitaldian zehar Joxe Antonioren emazteari oroigarri bat eman diote.

Xabier Mikel Errekondo alkate izandakoak hitz egin du omenaldian.

Argazkitegian dituzue omenaldiko hainbat pasarte. Hauxe esteka.

Bideo honen bidez laburbildu dugu omenaldiak eman duena. Ikus bideoa.