Larunbatean abiatuko dira Zubietako Santioak

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 18a, 00:00

Ate joka ditugu jada Santioak, jai giroa lehertzeko bost egun baino ez dira geratzen. Larunbat honetan, uztailaren 23an 19:00an emango zaie hasiera Zubietako festei eta San Inazio egunera arte, izango da bai zer ospatua. Lehenengo asteburu honetarako ekitaldi hauek daude iragarriak, egitarau osoa web orrialde honetako Agenda atalean, baita aste honetako NOAUA! aldizkarian ere:


Uztailak 23, larunbata
19:00 Jaien hasiera (buruhandi, kantu-jira, txosnen irekiera etab...). 
21:00 Herri afaria. 
00:00 EGAN taldearekin erromeria. 
Ondoren, ITZARTU taldearekin jaiarekin jarraitzeko aukera.

Uztailak 24, igandea: Jubilatuen Eguna
10:30 Meza. 
12:00 Herri-Kirolak. (Korrika, Txingak, Lokotxak, Trontza, Sagar-biltzea eta Arto aletzea). 
14:00 Jubilatuen bazkaria. 
18:00 Dantzaldi musikala. 
Ondoren, UXUE eta LIERNI trikitilariak, Sardina jana, Piperrak eta Sagardoa dastatzeko aukera. 
23:00 KONTZERTUA: BLAKA. 
Ondoren, LAIOTZ taldearekin erromeria.

Uztailak 25, astelehena: Santio Eguna
09:00 Esnadeia (Donostiako txistulari bandaren eskutik). 
10:30 Meza nagusia. 
11:30 Hamaiketakoa. 
Ondoren, Soka-dantza. 
18:00 XIV. Trikitixa txapelketa. 
Ondoren, NEKANE eta OIHANA trikitilariak eta buruhandiak. 
22:30 Bertsolariak: Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal “Xamoa” eta Iñigo Manzisidor “Mantxi”. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. 
Ondoren, NEKANE eta OIHANA trikitilariak.

Antolatzailea: Zubietako Jai Batzordea.

Oharrak:

·      Jaietan gerta litezkeen ezbeharretan, Zubietako Jai Batzordeak ez du erantzunkizunik.

·      Musika egunero egongo da txoznetan, gau eta egun.