Hasierako lanbide prestakuntza programarako irakasle hezitzaile bat behar dute

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 18a, 00:00

Atalluko tailerretan sukaldaritza eta ile-apainketa burutzen ari diren ikasleei arreta eskainiko dien komunikazio eta gizarte arlorako irakasle-hezitzaile bat kontratu nahi du Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programarako. 10 hilabeteko kontratua eskaintzen da, lanaldi erdira datorren 2011-2012 ikasturtean. 

Kontratazio hau irailaren erdialdetik aurrera egitea aurreikusten da. Lan-eskaintza honetan parte hartu ahal izateko Lanbiden altan egon behar da eta interesatuek www.lanbide.net webean izena eman ahal izango dute, uztailaren 28a bitartean.

Iturria eta informazio gehiago: usurbil.net.