Ekainaren 21az geroztik zabalik egon arren, herenegun, larunbatean inauguratu zen Atallu industrialdean kokatua dagoen Alkartasuna Kooperatibako egoitza berria. Aizkolari, dema saio eta dantzarien agurrarekin ospatu zen eguna. Aizkolari txapelketan, Xabier Dorronsoro eta Aitor Urteaga nagusi, Esnal aita-semeekin burutu zuten lehian. Hamaiketako ederra ere dastatzeko aukera egon zen.
Udako ordutegia, abuztuan
Atallun industrialdea 26an kokatua dago Alkartasunako egoitza berria. Honako ordutegian irekia egon ohi da: astelehenetik ostiralera, 9:00-13:00/ 16:00-19:30. Larunbatetan; 9:00-13:00. Abuztuan ordea, goizez bakarrik egongo da irekita, arratsaldetan itxita. Informazio gehiago euren telefono zenbakian: 943 361 114. E-posta: alkartasuna@usurbil.com. Web orria: alkartasunausurbil.com.