Joan den ostiralaz geroztik, uztailaren 15az geroztik NOAUA!-k abian du urteroko kuotaren kobraketa. Iazko kopurua mantendu da aurtengoan ere; kuota 36 eurokoa izango da. Bazkide bakoitzari ohartarazten zaionez, "kutxa bidez kobraketa egiteko baimena eman badiguzu, bide hori erabiliko dugu aurten ere". Kuota eskuz ordaintzen dutenek aldiz, honako hau dute, NOAUA!-ko kontu korronte zenbakia: Gipuzkoa Donostia Kutxa: 2101 0069 15 0010543064.
Azken urtean datu pertsonalei loturiko aldaketarik izan duten bazkideei ahalik eta lasterren horren berri ematea eskatzen zaie NOAUA!-tik. Argibide eta informazio gehiago 943 360 321 telefono zenbakian, elkartea@noaua.com helbidean edo NOAUA!-ko egoitzan bertan.