Abuztuaren 7an abiatuko da aurtengo Donostiako Musika Hamabostaldia, 42 kokagune desberdinetan burutuko diren 77 kontzerturekin. Haietako bat, estreinaldi egunean bertan, hilaren 7an, Usurbilgo Salbatore Parrokian ospatuko da. Alessandro Bianchi italiarraren kontzertuaz gozatu ahal izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Sarrera doan.
Bestalde, organo eskola bat emango da Usurbilen, Salbatore Parrokian abuztuaren 10ean. Japonia, AEB, Brasil, Frantzia, Alemania, Belgika eta Espainiako hainbat organojole arituko dira eskolak ematen.