Azken egunotan bi lan deialdiren berri eman dute Usurbilgo Udaletik. Batetik, urtebeterako funtzionario izendapena izango lukeen iturgin ofiziala behar du Udalak. Langilea aukeratzeko oposizio sistema erabiliko da eta probak irailaren hasieran egingo dira.
Bestalde, Atalluko tailerretan sukaldaritza eta ile-apainketa burutzen ari diren ikasleei arreta eskainiko dien komunikazio eta gizarte arlorako irakasle-hezitzaile bat kontratu nahi du Usurbilgo Udalak, Hasierako Lanbide Prestakuntza Programarako. 10 hilabeteko kontratua eskaintzen da, lanaldi erdira datorren 2011-2012 ikasturtean.
Bi lan deialdi hauen inguruko informazio gehiago Usurbilgo Udalaren web orrialdean jaso daiteke; usurbil.net helbidean.