Asteburuko jai giroak ez du etenik izango datorren astelehenean. Uztailaren 25ean Zubietako jaietako egun nagusia ospatuko baita; Santio Eguna. Meza eta hamaiketako ederra dastatu ostean, soka-dantza burutuko da goizean. Arratsalde eta gau parterako Jai Batzordetik iragarriak dituzten ekitaldiek bertsoa eta trikitixa uztartuko dituzte. XIV. Trikitixa Txapelketa ospatuko da 18:00etatik aurrera. Gauean, bertsolarien txanda izango da. Beñat Gaztelumendi, Jokin Labayen, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa" eta Iñigo Manzisidor "Mantxi" igoko dira Zubietako oholtza gainera. Iker Iriarte arituko da gai jartzaile lanetan. Iluntze eta gau partea bestalde, Nekane eta Oihana trikitilariek girotuko dute.