Punta-puntako bertsolariak San Esteban jaietan

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 26a, 00:00

Ekitaldirik jendetsuenetako bat izan ohi da, San Estebanetan antolatu ohi duten herri-afaria eta horren osteko bertso saioa. Bertakoak eta ingurukoak, lagun edo senitartekoekin giro ederrean biltzen dira etxetik eramandako otordua dastatzera. Postrea, kafea eta kopa Jai Batzordeak jarri ohi du. Aurten abuztuaren 6an ospatuko dira bai hitzordu bat zein bestea, iluntzeko 21:00etan hasita. Afalorduan jendartean eseri eta ostean oholtza gainera igoko dira, antolakuntzak gonbidatu dituen punta-puntako hiru bertsolari: oraingoan, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gai jartze lanetan, Bota Punttuba Bertso Eskolako ordezkari bat arituko da.