Atxegalden jai, abuztuaren 26tik 28ra

Noaua Aldizkaria 2011ko uzt. 29a, 00:00

Abuztu bukaera, oporren amaiera, lanean edo ikasten hasteko garaia hurbiltzen… Uda giroan murgiltzeko festak baditugu herrian, baina baita egunerokotasunera samurrago heltzeko ere. Zubi lan hori egiten lagunduko diote bati baino gehiagori, abuztuaren 26tik 28ra ospatuko diren Atxegaldeko festek. Datozen jai hauetarako, ereserki lanak egingo dituen abesti berria prestatzen ari dira Jai Batzordekoak. Festetan estreinatuko dute. 

Honez gain, abuztuko azken astebururako prestatu duten ekitaldi zerrenda luzea da. Honakoa:

Jai egitaraua egunez egun

Abuztuak 26, ostirala
14:00 Jai Batzordearen bazkaria Mahaspildegin.
17:30 Poteoa. Txaranga: Zumartxan.
20:00 Txupinazoa eta txosna irekiera.
Abesti berriaren estreinaldiarekin zuzenean. Ondoren, buruhandiak.
Jarraian, luntx Mundiala.
Gauean, kontzertuak: Itziarren semeak, Bizardunak, Dj Larra.

Abuztuak 27, larunbata
11:00 Haurrentzako jolasak eta oparien banaketa.
14:00 Herri bazkaria (norberak etxetik ekarria).
16:00 Mus Txapelketa (15:30-16:00 apuntatzeko epea).
17:00 Boleibol txapelketa, kaleka.
18:30 Txokolatada. Ondoren, buruhandiak.
21:00 Herri afaria (Josune, gaua alaitzen). Gauean, Mendeku Itxua eta Joxpa.

Abuztuak 28, igandea
12:00 Usurbilgo Dantzariak.
13:30 Salda eta haragi egosi banaketa.
17:00 Toka Txapelketa.
18:00 Tortilla Patata Txapelketa.
19:00 Dj Buru.
22:30 Jaiak amaitzeko Traka eta Suzko Zezena.

Antolatzailea: Atxegaldeko Jai Batzordea.