Oporraldi osteko lehen NOAUA!, irailaren 8an

Noaua Aldizkaria 2011ko abuztuaren 29a

Uda parteko urteroko etenaldiaren ostean, astebete barru irailaren 8an kaleratuko da oporraldi osteko lehen NOAUA!. Aurten irailaren 9a jai eguna dugunez, astekariaren kaleratzea egun bete aurreratuko da. Ohar, zorion-agur, iragarki edo bestelako albisteen berri eman nahi izanez gero, erredakzioa@noaua.com helbidea hor duzue, edota NOAUA!ko egoitza zabalik dago jada. Datorren astekarirako oharrak ekartzeko azken eguna, irailaren 5eko goiza izango da.