Kirol Patronatuko zuzendaritza batzordeko kide berrien izendapena onartu zuen udalbatzak gehiengo osoz, joan den uztailaren 26an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Lehendakari berria, Iñaki Ugarte Bilduko zinegotzia izango da. Gainerako kideak berriz, Josu Portu, Lontxo Zubiria eta Luismari Ormaetxea. Hiru hauen ordezkoak, Beñat Larrañaga, Maria Isabel Korta eta Miren Josune Urquia izango dira hurrenez hurren.