Atalluko Plan Partzialaren 2. aldaketa, behin betiko onartua

Noaua Aldizkaria 2011ko abu. 29a, 00:00

Gehiengo osoz, Bildu eta PSE-EEko udal ordezkarien babesarekin, Atalluko Plan Partzialaren 2. aldaketa behin betiko onartu zuen udalbatzak uztailaren 26an burutu zen osoko ohiko bilkuran. Aurka bozkatu zuten Hamaikabat udal taldeko kideek. Aralar eta EAJ-PNV-ko ordezkariak abstenitu ziren. Aipatu guneko aldaketa Foru Aldundira igortzekoak ziren, erabakia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzearekin batera.