Eguneko Zentroa erabiltzeko prezio berriak onartu ditu Udalak

Noaua Aldizkaria

Astelehenetik ostiralera, edota asteburuetan Eguneko Zentroa erabiltzen dutenentzat ordaindu beharrekoa %3,22 garestituko da. Euro bat eta bi artean buruko, aurreko urteetan aplikatu diren igoeren antzera. Horixe da Eguneko Zentroa kudeatzen duen Gestión de Servicios Residenciales S. Coop. enpresak Usurbilgo Udalari egina zion proposamena, eta udalbatzak aho batez uztailaren 26ko osoko bilkuran onartu zuena.