Euskara ikasi, hobetu edota azterketaren bat prestatu nahi duenak euskategian matrikulatzeko aukera izango du, ostegun honetatik, irailaren 1etik aurrera. Eskaintza zabala aurki liteke Etumeta AEK euskaltegian. Klaseak eguneko tarte desberdinetan, maila desberdinetako ikastaroak... Urriaren 3an abiatuko da 2011-2012 ikasturtea AEK euskaltegian. Matrikulazio kanpainari buruzko zehaztasun gehiago jarraian:
Matrikulatzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera, 11:00-13:00 / 18:00-20:00.
Tokia: Etumeta-AEK euskaltegia, Kale Nagusia, 45 behea.
Eskaintza: maila guztiak, autoikaskuntza, mintzalagun, hizkuntz eskakizunen prestaketak, HABEko azterketak prestatzeko aukera.
Ikasturte berriaren hasiera: urriak 3, astelehena.
Klaseak: goizez, eguerdi partean eta iluntzean.
Informazio gehiago: 943 372 001, usurbil@aek.org edo egoitzan bertan.