Iñaki Agirresaroberen bi diaporama emanaldi, datorren aste hasieran

Noaua Aldizkaria 2011ko abu. 30a, 00:00

Iñaki Agirresarobe "Tola"ren argazki bilduma ezagutzeko aukera izango da datorren astean. Bi irudi bilduma aurkeztuko ditu, jendaurrean Sutegin. Lehen diaporama emanaldia, asteartean, irailaren 6an eskainiko du arratsaldeko 19:30etatik aurrera.  "Ilunbistan" izeneko saioan, ilunabar eta egunsentietan ateratarako irudiak ikusteko aukera egongo da, nahiz egileak argitzen duenez, "egunak eskaintzen dituen beste aukera koloretsuak ere agertzen dira".


Bigarren saioa, hurrengo egunean, irailaren 7an izango da, ordu eta leku berean. "Udaberriko liliak" izenburupean, Euskal Herriko hainbat txokotan eginiko argazkiak aurkeztuko ditu Tolak. Guztiak udaberri garaian eskuraturikoak. Erakutsiko duenaren adibide bat da, ondoko irudia.