Hernaniko Intsusadiko lurretan lurperatu zuten herenegun, joan den astean Zarautzeko hondartzan agertu zen kaxalotea, Hernaniko Kronikak baieztatu duenez. Eta ez Usurbilen zenbait hedabideek aste hasieran adierazi zuten moduan, ezta Getarian ere. Iragarri dutenez, lau bat urte barru aterako dute lurpetik 12-15 metro inguru eta 20 bat tonako pisua duen kaxalotea. Gerora, eskeletoa Donostiako Aquariumean jarriko dute erakusgai.