Zubietako errauste planta, AHT proiektua edota Donostialdeko metro egitasmoak gaitzesteko Mugitu! desobedientzia mugimenduko hainbat kideek Donostiako Bulebarretik Miramar jauregirainoko martxa burutu zuten atzo. Miramar jauregian bilduta zeuden hain zuzen, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako ordezkariak ikasturteko lehen gobernu kontseiluan, Patxi Lopez buru zela. Gipuzkoan AHTren beste hiru zati eraikitzeko lanen lizitazioa onartu dutela berri eman zuen atzo hain zuzen, lehendakariak Miramarren. Eraikinaren atarian, Lakuatik bultzatzen ari diren "hormigoizko" politika salatu nahi izan zuten Mugitu!ko kideek kartoizko kaxak buruan jarrita eta kolore grisez jantzita burutu zuten parodiaren bidez.