Bada non aukeratua Kirol Patronatutik 2011-2012 ikasturte berrirako luzatu duten kirol eskaintzan. Aerobik, mantentze gimnasia, pilates, spinning, haur zein helduei zuzenduriko igeriketa ikastaroak... Zerrenda luzea da, ordutegi eskaintza zabala eta abonatuek prezio bereziak izango dituzte interesa piztu dien jardueretako batean izena ematen badute. Iazko ikasturtean ikastaroren batean parte hartu zuten herritarrek izango dute hain zuzen, izena emateko lehentasuna, irailaren 1etik 15era. Datorren hileko bigarren hamabostaldian denentzat irekiko da aipatu epea. irailaUdako oporraldia amaituta, Oiardo Kiroldegiak ekin dio beraz, ikasturte berriari. Prestatua duten kirol eskaintza zabalaren inguruko zehaztasunak ondoko irudian klikatuta jaso daitezke.