Ate irekien eguna ostiralean, Aginagako ludotekan

Noaua Aldizkaria 2011ko abu. 31a, 00:00

Antxomolantxa Herri eta Kultur Elkarteak ate irekien eguna antolatu du ostiral honetarako, irailaren 2rako Aginagako ludotekan. Goizean hasi eta arratsaldera arte, haur eta gaztetxoei begirako hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Hona hemen egitarau osoa:

Egunean zehar, ludoteka zabalik.
10:00 Jokoak haurrentzat.
Ondoren, "Rango" filmaren emanaldia ludotekan.
14:00 Bazkaria soziedadean.
16:30 Antzerkia: "Rabasadako oroitzapenak". Antzezlea: Irantzu Mantxo.
Ondoren, askaria.

Antolatzailea: Antxomolantxa herri eta kultur elkartea.

Ludoteka zabalik
Bestalde, egunotan ludoteka zabalik izango da Aginagan: gaur eta irailaren 1,2,3 eta 5ean. Begirale bat bertan egongo da goizez, 10:00-13:30 artean. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, ludoteka 3 urtetik gorakoei zuzendua dago, 3 urtetik beherakoek arduradun batekin joan ahal izango dira.