Uztaila hasieran ospatu ziren herriko jaietako hainbat une gogora ekartzeko aukera egongo da ostiral honetan, irailaren 2an. Santixabeletan grabaturiko bideo eta ateratako argazkien bilduma jendaurrean erakusteko saioa antolatu du Usurbilgo Udalak, gaueko 22:00etatik aurrera frontoian. Ekainaren 30ean hasi eta uztailaren 3ra arte luzatu ziren ekitaldien irudi bilduma egiteaz, herriko bi gazte arduratu ziren: bideoak Peru Galbetek grabatu eta argazkiak Ibai Arrietak atera zituen. Guztiak ikusteko aukera egongo da, aipatu moduan, ostiral gauean pilotalekuan. Aurrerapen moduan, bideoaren laburpen bat ikus daiteke, usurbil.net Udalaren web orrialdean sartuta.