Sekañako bigarren fasea hiritartzeko proiekturako kontratazio mahaia osatu da

Noaua Aldizkaria 2011ko abu. 31a, 00:00

Udalbatzak Sekaña eremuko bigarren fasea hiritartzeko proiektua exekutatzeko obra kontratuaren lizitazioari dagokion kontratazio mahaiaren osaketa onartu zuen gehiengo osoz joan den uztailaren 26ko osoko ohiko bilkuran. Aipatu erabakia berrestea zen bozkatu zena, eta gobernu taldeko zazpi kideren babesarekin aurrera atera zen proposamena. Abstentziora jo zuten Aralar, EAJ-PNV eta PSE-EE-ko udal ordezkariek. Hamaikabat aurka agertu zen.