Astelehenean, odol ematea anbulatorioan

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 1a, 00:00

Datorren astelehenean, irailak 5, odol-ematea izango da Usurbilen honako ordutegian: arratsaldeko 18:00etatik 20:30era, herriko anbulatorioan. Herritar guztiei irekia dago deialdi hau. 18-65 urte arteko adina eta osasun arazorik ez izatea dira gutxieneko baldintzak.

Odol-ematean zehar, medikuak eta erizainak izango dira arazo edo kezka guztiak argitzeko.