Antxomolantxa Herri eta Kultur Elkarteak ate irekien eguna antolatu du ostiral honetarako, irailaren 2rako Aginagako ludotekan. Goizean zehar jolas egiteko aukera izan dute haur eta gaztetxoek. Gero bazkaritarako biltzekoak dira, eta arratsaldean antzezlan bat ikusteko aukera izango dute. Hona hemen gaurko iragarria dagoen egitarau osoa:
Egunean zehar, ludoteka zabalik.
10:00 Jokoak haurrentzat.
Ondoren, "Rango" filmaren emanaldia ludotekan.
14:00 Bazkaria soziedadean.
16:30 Antzerkia: "Rabasadako oroitzapenak". Antzezlea: Irantzu Mantxo.
Ondoren, askaria.
Antolatzailea: Antxomolantxa herri eta kultur elkartea.
Ludoteka zabalik
Bestalde, egunotan ludoteka zabalik izango da Aginagan: gaur eta irailaren 3 eta 5ean. Begirale bat bertan egongo da goizez, 10:00-13:30 artean. Antolakuntzatik ohartarazi dutenez, ludoteka 3 urtetik gorakoei zuzendua dago, 3 urtetik beherakoek arduradun batekin joan ahal izango dira.