Irailaren 9a aurten ostiralarekin egokitu da, jai eguna gainera. Honenbestez, jai giro kutsuko asteburu luze baten atarian gaude jada. Bihar ospatuko da Zarautzen hain zuzen, Euskal Jaietako egun handia. Hara joan eta handik itzultzeko tren zerbitzua indartu du Euskotrenek. Ohiko tren zerbitzuekin batera, (10:01, 11:01, 12:01...), zerbitzu bereziak ere antolatu ditu Euskotrenek. Usurbilen orduotan igaroko da trena, Zarautz aldera; 10:31, 11:36, 21:31. Zarautzetik Usurbila itzultzeko berriz, orduotan tren zerbitzu bereziak egongo dira; 21:38, 23:38, 0:38, 1:38, 2:38, 3:38, 4:38, 5:38, 6:08, 6:38, 7:08, 7:38. Gauez Usurbildik Zarautzera joateko aukera ere izango da ostiralean, orduotan: 2:01, 0:01, 1:01, 2:01, 3:01, 4:01, 5:01, 5:31, 6:01, 6:31, 7:01.
Kontxako Bandera
Igande honetan, irailaren 11n ospatuko da bestalde, Kontxako Banderaren 2.jardunaldia. Egun horretarako ere, goizez Euskotrenek tren zerbitzua indartuko du. Orduotan hartu ahal izango da trena Usurbilen, Donostiara joateko: 9:24, 9:36, 9:54, 10:24, 10:36, 10:54, 11:24. Informazio gehiago: 902 543 210.