Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuitoaren barruan, urriaren 8an mendi duatloi proba egingo dute Zubietan. Hiru zati izango ditu: lehenik korrika, gero mendiko bizikletaz eta azkenik korrika. Euskal Herriko espezialista onenak etorriko dira. Informazio gehiago: mendiduatloia.com.
Zubietarentzako erronka handia izango denez, 45 lagun behar ditu antolakuntzak, bidegurutzeetan eta frontoi inguruan laguntzeko. Laguntzaile moduan izena emateko telefono zenbaki honetara deitu behar da: 678 453 148.