266 partehartzaile Baxurde Krossean

Noaua Aldizkaria 2011ko irailaren 19a

Antonio Casado eta Claudia Behobide Alkain izan ziren Baxurde Krosseko irabazleak. Iñaki Gerica Juan izan zen lehen usurbildarra, 10 kilometroko distantzia 00:36:37 denboran osatu zuen. Carlos Fernandez Esteban bigarren (00:40:43) eta Mikel Alkorta Alustiza hirugarren (00:40:48).

Emakumezkoen artean, Claudia Behobide Alkain izan zen nagusi. Idoia Ezeiza Iruretagoiena zubietarra izan zen herritarren artean lehena iristen 00:45.26 denborarekin, Rosa Uribe Navarro bigarren (00:46:38) eta Noemi Montero Sistiaga zubietarra hirugarren (00:55:32).

 Zerrenda osoa ikusteko:

Baxurde Krossa 2011