Urriaren 15erako kinto-afaria antolatu dute 1955. urtean jaio zirenentzat. Otordua Antxeta jatetxean ospatuko da. Izena aldez aurretik eman behar da, urriaren 7a baino lehen, honako telefono zenbaki hauetako batean: 675 717 020 (Miguel Angel Martin) edo 943 366 460 (Imanol Aranburu).
1946an jaiotakoen bilkura
1946. urtean jaiotakoek antolatu duten kinto bazkarirako ere izen emateak zabalik jarraitzen du bestalde. Urriaren 9an bilduko dira, Antxeta jatetxean. Joateko asmotan direnek izena irailaren 30a baino lehen eman beharko dute, Laurok liburu dendan. Bestela, telefono zenbaki honetara ere deitu daiteke: 943 363 448. “Anima zaitezte”, luzatzen dute gonbita antolakuntzatik.