Kontzertu gaua ostiralean, Akerra Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 19a, 00:00

Ostiral honetarako Akerrakoek kontzertu gaua antolatu dute Txokoalden kokaturiko gaztetxean. Gaueko 23:30ak aldera hasita, Blaka, Arima Sutan eta Gabba Gabba Hey (Ramonesen tributolariak) taldeen musika entzuteko aukera egongo da. Sarrera doakoa izango da. Antolakuntzatik berri eman dutenez, “ondo pasa nahi duenari gonbita luzatzen diogu!”.