Urriaren 8an Zubietan jokatuko den Mendi Duatloi probarako 45 boluntario behar dituzte. Euskal Herriko Mendi Duatloi Zirkuituaren barruan ospatuko den probarako bidegurutzeetan eta frontoi inguruan laguntzeko litzateke. Interesdunek 678 453 148 telefono zenbakira dei dezakete. Kirol proba, hilaren 8an, arratsaldeko 16:00etatik aurrera jokatuko da. Proba hiru zatitan banatua egongo da. Partaideek, lehenbizi 4,8 km korrika egin beharko dute, gero 13,5 km mendiko bizikleta gainean eta azkenik, beste 2,3 km korrika. Informazio gehiago: mendiduatloia.com web orrialdean.