Lehenengo larrialdiei buruzko hitzaldia, ostiral honetan Artzabalen

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 20a, 00:00

“Lehenengo larrialdian, zer egin eta zer ez egin” izeneko hitzaldia antolatu du Gure Pakea Elkarteak, ostiral honetarako, irailaren 23rako. DYA-ko kideek lehen sorospenen inguruko argibideen berri emango dute, arratsaldeko 17:00etan Artzabalen hasiko den hitzaldian.

Omenaldia
Bestalde, urte honetan 80 urte betetzen dituzten bazkideak omenduko ditu Gure Pakea Elkarteak, urriaren 2an. Eguerdiko 12:00etan hil direnak gogoratzeko meza izango da, eta 14:00etan bazkaria antolatu dute Atxega jatetxean. Otordura joateko asmoa duten omendu, senide, bazkide eta gainerakoek izena aldez aurretik eman beharko dute. Ostegun hau, irailaren 22a baino lehen, 35 euro sartu beharko dituzte bi kontu korronte zenbaki hauetako batean, eta aipatu eguna baino lehen, txartelak Gure Pakeak Artzabalen duen egoitzan jaso beharko dira:
-Euskadiko Kutxa: 3035 0140 31 1401018416. 
-Kutxa: 2101 0069 11 0002532471.