Aginagako pilota eta pala txapelketak, amaieratik gertu dira jada

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 20a, 00:00

San Praixkuei ekiteko aste eta erdi eskas falta den honetan, azken txanpan murgilduak daude Aginagan antolatu diren pilota eta pala txapelketak. Ostegunean jokatuko dira gizonezkoen pala txapelketako finalerdiak, atzo beste jardunaldi bat burutu zuten emakumeek Ariztitxo frontoian eta pilotariak ere, beste hainbeste, azken partida nagusira heltzeko lehian murgilduak daude.


Irailaren 29an ezinduen pala erakustaldiarekin batera, Emakumeen Pala Txapelketako lehen edizioko final nagusia jokatuko da, baita gizonezkoen bederatzigarren edizioko finala ere. Hurrengo egunean, irailaren 30ean jakingo da bestalde, Aginagako IX. Pilota Txapelketa nork irabaziko duen. Finalak gaueko 22:00etan hasita jokatuko baitira. Ondoko irudian, gizonezkoen pala txapelketako finala jokatzetik gertu dauden Aginagako bi jokalari; Imanol Esnaola eta Xabier Errasti. 

San Praixkuetako egunez eguneko ekitaldi zerrenda, Agenda atalean kontsulta daiteke.