Euskara ikasteko aukera zabala Buruntzaldean

Noaua Aldizkaria 2011ko irailaren 14a

Aspaldiko Udal ordezkaritza zabalena bildu da Usurbilen deituriko agerraldian, Buruntzaldean euskara ikasteko eskaintza berriaren aurkezpenean. Han izan dira, besteak beste, Ainara Rodriguez Andoaingo alkate-ordea edota Mikel Pagola Urnietako alkatea. Prentsaurrekoan David Rosco Urnietako zinegotzia hitza hartu duenetakoa izan da. Eta haiekin batera, Hernani, Lasarte-Oria edota Usurbilgo alkateak.