Puntuak irabazi eta irabazi ari da denboraldi hasiera honetan, Usurbil FT-ko Preferente mailako taldea. Aurreko asteburuan, 2-1 irabazi zieten Haranen Santo Tomas lizeokoei. Bigarren jardunaldi honetan, 2-3 irabazi zieten tolosarrei. Modu honetan, beste hiru puntu eskuratuta itzuli ziren Usurbila. Sailkapen buruan dira usurbildarrak, Touring, Ostadar eta Astigarragako Mundarro taldeekin berdinduta.
Nesken taldeak Beasain izan zuen aurkari Haranen. Goierrikoak nagusitu ziren, 0-6 irabazita. 1. kadete mailako taldeak Astigarragan hasi du denboraldia, 4-1 galdu zuen Mundarro taldearen aurka. 1. jubenil mailako taldeak partida jokatu behar zuen asteburuan, baina bertan behera geratu zen, Lasarte-Oriako Texas taldea txapelketatik at geratu baita. Honenbestez, usurbildarrek asteburu honetan estreinatuko dute denboraldi berria.
Iturria: DV.