Bateragune auziko epaia salatzeko, alderdi politiko, sindikatu eta eragileek, larunbat honetarako manifestazio nazionala antolatu dute Bilbon. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da, La Casillatik, "epaiketarik ez, zigorrik ez, eskubide guztiak guztiontzat" lemapean. Hara joateko autobusa antolatu da Usurbilen. Arratsaldeko 16:00etan irtengo da, goiko errotonda paretik. Autobusez joateko izena aldez aurretik eman behar da, gaur iluntzean beranduenez, ohiko tokietan jarriak dauden zerrendatan.
Aste osoan burutu diren mobilizazioak borobilduko ditu biharko deitua dagoen manifestazioak. Astelehenean, gehiengo sindikalak deituta elkarretaratzeak burutu ziren lantokietan. Atzo arratsaldean aldiz, hiriburuetako udaletxeetan.
Iturria: usurbileginez.com