Urriaren 2an, Gure Pakearen omenaldia

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 25a, 00:00

Urtero moduan, urriko lehen igandean, hilaren 2an aurten 80 urte betetzen dituzten herritarrak omenduko ditu Gure Pakea elkarteak. Lehenbizi 12:00etan hil direnez oroitzeko meza izango da, eta 14:00etan bazkaria antolatu dute Atxega jatetxean. Omenaldira joateko asmotan direnek izena emateko azken eguna, ostegun hau, irailaren 22a dute. 35 euro sartu beharko dituzte bi kontu korronte zenbaki hauetako batean, eta aipatu egun hau baino lehen, txartelak Gure Pakeak Artzabalen duen egoitzan jaso beharko dira; 3035 0140 31 1401018416 (Euskadiko Kutxa) eta 2101 0069 11 0002532471 (Kutxa).