Udako oporraldien ostean ateak ireki ditu berriz Gaztelekuak. Ordutegi honetan zabalik izango da aurrerantzean, 12-16 urte arteko gazteei zuzenduriko gunea:
-Astelehenetan: 16:30-18:00 artean, DBH 3-4. mailakoentzat eta 18:00-19:30 artean denontzat.
-Ostegunetan: 16:30-18:00 artean DBH 2. mailakoentzat eta 18:00-19:30 artean denontzat.
-Larunbatetan: 16:00-17:30 artean DBH 1. mailakoentzat eta 17:30-19:00 artean denontzat.
Ate irekien eguna
Talde berri bat hasi da parte hartzen Gaztelekuan. DBH 1.mailako ikasleak hain zuzen. Gazteon gurasoei zuzenduriko hitzordua antolatzen ari dira guneko hezitzaileak. Urriaren 20an, 18:00etan hasita, ate irekien eguna burutuko dute. Gaztelekutik berri eman dutenez, "bertan Gaztelekua ikusi, proiektua eta hezitzaileak ezagutu, ping pong-ean jolastu, beste gazteek egindako ekintzetako argazkiak ikusi, 1. DBH-ko gazteen argazkiak (ikastolako aurkezpena eta Gaztelekuan jolasean) ikusteko eta edozein zalantza edo kezka argitzeko aukera izango dute". Gaztelekukoekin harremanetan jartzeko, honako helbidera idatz daiteke: gaztelekua@usurbil.net.