Urriaren 8an ospatuko da estreinakoz, Zubietako I. Mendi Duatloi Proba. Parte hartzeko asmotan direnek, izena aldez aurretik eman ahal izango dute, www.mendiduatloia.com helbidean, 15 euroren truke, eta atzerapenik ez bada, antolakuntzatik berri eman dutenez, larunbatetik, urriaren 1etik aurrera. Euskal Herri mailan udazken honetan burutzen ari den txapelketaren barruan ospatuko da Zubietako kirol proba. Partaideek 4,8 kilometroko mendi lasterketa burutu beharko dute lehenik, 13,5 kilometro mendi bizikleta gainean gero, eta azkenik, 2,3 kilometro berriz ere korrika. Urriko bigarren larunbatean, arratsaldeko 16:00etan abiatuko dira partaideak, errebote plaza paretik. Helmuga ere leku berean kokatuko dute.