Usurbilen ospatuko da, aurtengo eskualdeko odol emaile elkarteen festa

Noaua Aldizkaria 2011ko ira. 29a, 00:00

Urtero moduan, eskualdeko odol emaile elkarteak urrian biltzen dituen festa, aurtengoan Usurbilen ospatuko da. Hitzordua jarria dute jada. Urriaren 23an elkartuko dira inguruotako udalerrietako odol emaileak. Egun horretan ospatuko den bazkarirako izena aldez aurretik eman beharko da ordea, norbera bizi den udalerrian, eta urriaren 11 baino lehen.


Iturria: DV.